Kaixo!
Gaur ikazkin honi buruzko istorio bat kontatuko dizuegu.

Gure herrialdeko basoetan, jendeak ikusi ezin dituen izaki asko daude. Denak dira naturaren parte eta jendeak beraiei buruz istorio eta alegiak idatzi ditu. Orain kontatuko dizuedan istorio hau izaki hauetariko bati buruz da eta denok ezagutzen dugu.
Bazen behin, Euskal Herriko basoetan, bertan bizi zen maitagarri eder bat. Bere ilea eguzkia bezain horia zen eta begi distiratsuak zituen. Beste maitagarri guztiek bezala, pertsonak zaintzen zituen eta beti zegoen galtzagorriz inguratuta.
Egun baten, menditik paseatzen zihoala, ilea orrazteko geldialdi bat egin zuen iturri ondoan. Bat-batean galtzagorriek norbait ikusi zuten iratze artean mugitzen eta korrika joan ziren maitagarriari esatera. “Haurtxo bat da” esan zuen galtzagorri zaharrenak. Besteek ezin zuten sinestu eta maitagarriak isiltasuna apurtu zuen esanez “gaurtik aurrera zure izena Olentzero izango da eta maitasuna, adorea eta indarra oparituko dizkizut bizi izango zaren denborarako”. Orduan maitagarriak haurra hartu eta basoan zegoen etxe zahar batera eramango zuela esan zuen. Bertan gizon bat eta bere emaztea bizi ziren baina ez zeukaten seme-alabarik.
Goizean goiz, gizona etxetik irten zen behia jetzi behar zuelako eta ezustean haurra topatu zuen. “Maitea etorri hona! Begira zer dagoen hemen!” dei egin zion emazteari eta honek haurtxoa ikustean, begiak negar malkoz zituela bere senarra besarkatu zuen.
Horrela urteak pasatuz joan ziren eta Olentzero hazten joan zen. Familia zoriontsu bizi zen baina egun batean Olentzeroren aita eta ama hil egin ziren eta Olentzero bakarrik geratu zen, gero eta zaharrago eginez. Bakarrik bizitzean, pentsatu zuen jendea zoriontsu egin behar zuela horregatik, oso trebea baitzen eskulanetan, panpina ugari egin zituen eta herriko haurrei eman zizkien ikatza saltzera joan zenean. Oso pozik sentitu zen eta gehiagotan egitea erabaki zuen. Horrela urtero jaisten zen Olentzero herrietara, eta haurrei jostailuak eramaten zizkien.
Baina urte batetan, Olentzero oso zaharra zenean, bere bihotzak taupatzeari utzi zion. Herriko pertsonak oso triste jarri ziren, baina bat-batean argi distiratsu bat ikusi zuten. Olentzero aurkitu zuen maitagarria zen eta bere ondoan eseriz zera esan zion. “Olentzero, oso ona izan zara eta zure bizitzan gauza on asko egin dituzu. Gainera urtero jaisten zara herrietara haurrak zoriontsu izan daitezen eta hori oso pozgarria da. Gaurtik aurrera jostailuak egingo dituzu Euskal Herriko haur guztientzat”. Olentzerok begiak ireki eta eskerrak eman zizkion maitagarriari. Horrela Olentzero menditik jaisten da urtero eta opariak usten ditu gure etxeetan.
Bada euskaldunen artean esaera bat:
“Izena duen guztia...bada!”

No hay comentarios:
Publicar un comentario