Gaur euskararen eguna denez, honi buruzko informazio pixka bat
eta abestiren bat jarriko ditugu.

Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
Esandako ospakizuna ez da hutsetik abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna.
1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu. Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.
Euskararen Nazioarteko Egunerako Benito Lertxundiren abestia
Euskara giza ondarea da: komunikazio
eta batasunerako tresna.
Elkar ulertu eta giza helburu gorenera heltzeko beharrezko baliabidea.
Hizkuntzak leuntzen du animalia eta
gizon bilakatzen.
Berak bideratzen elkar laguntza giza
mailan gauzatzeko.
Zentzu horretan hedatzen da herri bakoitzaren beharretara.
Hizkuntza ispilu leiala da,
non kondairan zehar, herri baten
baldintza sozialak isladatzen diren.
Hizkuntzak jakinarazten dio belaunaldi bakoitzari oinarrizko kultura guztia.
Bere hizkuntzarekin hautsi duen herriak tradizioa du errausten eta arima epeltzen.
Hizkuntzak bere baitan, herri baten
mundua ulertzeko era gordetzen du, herritarrek hitzegiten dutenean.
Euskara, gure hizkuntza, giza ondarea da.
-Abestia:
http://www.euskomedia.org/MusicGaler/ene/benito.ram
-Bideoa ez dakit zergatik ezin dut igo, baina web-gune honetan jaitsi daiteke:
http://www.euskosare.org/ene/2006/index_html
No hay comentarios:
Publicar un comentario