Kaixo!
Zorioneko daude gaur Madrilen. Izan ere,Gabonetako Loteriaren Zozketako sari potoloa,78.294zenbakiari egokitu zaiona, eta bigarren sari nagusia, 53.152 zenbakiari egokitutakoa, bertan saldu dituzte.
11:38an atera den sari nagusia, 3.000.000 milioi eurorekin saritua, Bravo Murillo kaleko 146. administrazioan saldu dute osorik eta bigarrena, milioi bat euro banatuko dituena, berriz, Getafeko 10 administrazioan.
10104 zenbakiak (500.000 euro serieko), hirugarren sariak, 80 milioi euro banatu ditu Bartzelonan. Madrilen, Kantabrian eta Asturiasen ere egokitu zaie.
Asturiasen, loterian gehien jokatzen duen lurraldean, 9,5 milioi euro tokatu zaizkie merkataritzagune bateko langileei.
Laugarren sarietako bat (serieko 200.000 euro) izan da goiztiarrena. 29.013 zenbakia, oso banatuta egon da eta Madrilen, Valentzian eta Bartzelonan saldu dute. Suertea lagun izan dute Katalunian; 69.393 laugarren saria Reuseko (Tarragona) 6. administrazioan saldu dute osorik.
77.607 zenbakia izan da lehen agertu den bosgarren saria, eta Lleidara eraman du zoriona.43.802bosgarren saria leku askotan saldu da; Mallorkan, Jaenen, Tarragonan, Madrilen, Zaragozan eta Asturiasen, besteak beste. Beste bosgarrena, 51.972 zenbakia, berriz, Madrilen, Getafen, 10 administrazioan, saldu da osorik.
Euskal Herrira bosgarren sariak
Euskal Herrian apurrak besterik ez dira jausi, orotara, lau milioi euro. 49.271, 06.679, 31.821 eta34.030 bosgarren sariak (serieko 50.000 euro banatzen dituzte bosgarren sariek) egokitu dira Bizkain, Araban eta Gipuzkoan. Oso banatuta egon direnez, diru gutxi ekarri dute.
49.271 zenbakiak saria utzi du Bizkaian. Hain justu, Sestaoko abenduak 25 kaleko 2. administrazioak eta Barakaldoko El Cano 20ko 7. administrazioak 49.271 zenbakiko billete bana (10 dezimo) saldu dute; alegia, 100.000 euro banatu dituzte. Biek hala biek leihatilan saldu dute saria. Estatuko 40 administraziok saldu dute zenbaki hori.
06.679 bosgarren sariaren zati bat Donostian egokitu da. Narrica 21 kaleko 8. administrazioak50.000 euro banatu ditu. Bartzelonan, Lugon, Sorian,Valentzian,Madrilen, Cuencan, Huescan eta Lugon ere saldu dute.
31.821 zenbakiak dirua utzi du Gasteizen. Zaramagako Boulevard merkataritzaguneko 20. administrazioak bosgarren sari horretako hiru milioi euro banatu ditu. Hain justu, 60 serie (600 dezimo) saldu dituzte.
34.030 zenbakia izan da zozketako azken zenbaki saritua. Bosgarren sari horren zati bat Donostian saldu dute, Narrica 21 kaleko 8. administrazioan eta 750.000 euro banatu dituzte.
ZENBAKI SARITUAK
No hay comentarios:
Publicar un comentario