Gaur sidaren nazioarteko eguna denez
eitb web orrialdeko berri hau jartzea pentsatu dugu.

38 urteko gizonezkoa, hiesa duen pertsonaren soslaia
Otsaila eta urria bitartean 24.000 pertsonak egin dute 'test azkarra' farmazietan, "19 positibo baino izan ez direlarik", Rafael Bengoak azaldu duenez. Gaur egun, heriotza-tasa oso txikia da.

Gaur, abenduak 1, Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez, urtero 40 lagun hiltzen dira EAEn gaixotasun horrek jota. "Heriotza-tasa txikia da, sendagaietan eta txertoetan eman diren aurrerakuntzak direla medio", erantsi du.
Gaurko Nazioarteko Egunaren harira, Bengoak eta Daniel Zulaika Hiesaren Kontrolerako eta Prebentziorako Planaren koordinatzaileak gaitza horren aurkako kanpaina berria aurkeztu zuten atzo goizean.
Otsailetik, 'test arina' martxan jarri zutenetik, 24.000 lagunek egin dute Ihesaren froga farmazietan, Zulaikak baieztatu duenez. Horietatik 19k emaitza positiboa izan zuten. Europa mailan "interes handia" piztu du Euskadik eta Kataluniak 20 farmazia ezberdinetan martxan jarritako ekimenak, Zulaikaren hitzetan.
Kanpaina prebentzioan oinarritzen da, baita helduen artean hiesak izan ditzakeen arriskuari buruz informazioa ematean. Helduek hiesaren proba egin dezaten nahi du ekimenak. "Hiesa, askotan, gazteekin erlazionatzen dugu, baina, gaur egun, helduen artean transmititu egiten da", esan du Bengoak.
Egun, giza immunoeskasiaren birusak jotako kasuen herenak berandu antzematen dira, sistema immunitario oso kaltetuta dagoenean. "Pertsona horiek denbora luzez egon dira birusa dutela jakin gabe eta, ondorioz, prebentziorako neurriak hartu gabe", esan du Fernandezek.
Gaur egun, hiesa duen pertsonaren soslaia ez dago zertan drogarekin lotuta. Hain zuzen ere, 38 urteko pertsona bat da gaixoaren soslaia.
Kutsatuen artean, % 68 gizonezkoak dira eta % 32 emakumezkoak. % 48ak sexu harreman heterosexualak izan ostean hartu du gaitza; % 27ak sexu harreman homosexualak izan ostean; eta % 9ak xiringak konpartitzeagatik.
Kanpaina
Kanpainak herritarrak hiesaren azterketa egitera bultzatzea izango du helburu. Publizitate kanpainak bi asteko iraupena izango du eta inprimatutako euskarrietan nahiz autobus, tren eta metro geltokiak kartelez jantzita agertuko dira.
Nola ez, kartelak osasun zentroetan eta farmazietan ere egongo dira. Kanpainak 180.000 euroko kostea izango du.

No hay comentarios:
Publicar un comentario