ZENBAKI SARITUAK
2009/12/22
Gabonetako Loteriaren Zozketa
2009/12/20
Fitoren kontzertua BEC-en

2009/12/16
Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da. Arte Ederretan lizentziaduna da. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irazabalea.
Maialen Lujanbio izan da 2009ko Bertsolari Txapleketa Nagusiko irabazlea. Buruz burukoan, bera eta Amets Arzallus aritu dira, bi onenak, baina Maialen gailendu zaio. Lehen besarkada Arzallusek eman dio, baina bigarrena, nola ez, Andoni Egañak, pozik hau ere oholtzan galdu duelako txapela.
Sailkapenean horrela geratu da:
1. Maialen Lujanbio
2. Amets Arzallus
3. Jon Maia
4. Andoni Egaña
5. Unai Iturriaga
6. Sustrai Colina
7. Aitor Mendiluze
8. Aitor Sarriegi
2009/12/15
Olentzeroren etxea

Ver mapa más grande
2009/12/14
Olentzero

Gaur ikazkin honi buruzko istorio bat kontatuko dizuegu.
Bazen behin, Euskal Herriko basoetan, bertan bizi zen maitagarri eder bat. Bere ilea eguzkia bezain horia zen eta begi distiratsuak zituen. Beste maitagarri guztiek bezala, pertsonak zaintzen zituen eta beti zegoen galtzagorriz inguratuta.
Egun baten, menditik paseatzen zihoala, ilea orrazteko geldialdi bat egin zuen iturri ondoan. Bat-batean galtzagorriek norbait ikusi zuten iratze artean mugitzen eta korrika joan ziren maitagarriari esatera. “Haurtxo bat da” esan zuen galtzagorri zaharrenak. Besteek ezin zuten sinestu eta maitagarriak isiltasuna apurtu zuen esanez “gaurtik aurrera zure izena Olentzero izango da eta maitasuna, adorea eta indarra oparituko dizkizut bizi izango zaren denborarako”. Orduan maitagarriak haurra hartu eta basoan zegoen etxe zahar batera eramango zuela esan zuen. Bertan gizon bat eta bere emaztea bizi ziren baina ez zeukaten seme-alabarik.
Goizean goiz, gizona etxetik irten zen behia jetzi behar zuelako eta ezustean haurra topatu zuen. “Maitea etorri hona! Begira zer dagoen hemen!” dei egin zion emazteari eta honek haurtxoa ikustean, begiak negar malkoz zituela bere senarra besarkatu zuen.
Horrela urteak pasatuz joan ziren eta Olentzero hazten joan zen. Familia zoriontsu bizi zen baina egun batean Olentzeroren aita eta ama hil egin ziren eta Olentzero bakarrik geratu zen, gero eta zaharrago eginez. Bakarrik bizitzean, pentsatu zuen jendea zoriontsu egin behar zuela horregatik, oso trebea baitzen eskulanetan, panpina ugari egin zituen eta herriko haurrei eman zizkien ikatza saltzera joan zenean. Oso pozik sentitu zen eta gehiagotan egitea erabaki zuen. Horrela urtero jaisten zen Olentzero herrietara, eta haurrei jostailuak eramaten zizkien.
Baina urte batetan, Olentzero oso zaharra zenean, bere bihotzak taupatzeari utzi zion. Herriko pertsonak oso triste jarri ziren, baina bat-batean argi distiratsu bat ikusi zuten. Olentzero aurkitu zuen maitagarria zen eta bere ondoan eseriz zera esan zion. “Olentzero, oso ona izan zara eta zure bizitzan gauza on asko egin dituzu. Gainera urtero jaisten zara herrietara haurrak zoriontsu izan daitezen eta hori oso pozgarria da. Gaurtik aurrera jostailuak egingo dituzu Euskal Herriko haur guztientzat”. Olentzerok begiak ireki eta eskerrak eman zizkion maitagarriari. Horrela Olentzero menditik jaisten da urtero eta opariak usten ditu gure etxeetan.
Bada euskaldunen artean esaera bat:
“Izena duen guztia...bada!”
2009/12/12
Giza eskubideen nazioarteko eguna
Atzo giza eskubideen nazio arteko eguna zenez,
gaur argazki hau jartzea pentsatu dugu, eskubidee hauek pertsona guztiek dituztela gogoratzeko.
Jende askok ez ditu errespetatzen eta gure bizitzan beharrezkoak dira, pertsona bakoitzak bere eskubideak izan behar ditu.
Justizia eta berdintasuna lortzeko beharrezkoa delako pertsona bakoitzak eskubideak izatea eta edonork hauek errrespetatzea.

2009/12/10
Tuenti euskeraz
Tuentiko arduradunek "Se trata de una apuesta desde la red por lo local. Somos una herramienta de comunicación y por ello tenemos que ser relevantes en la cercanía" delakoa esan zuten, gutxi gora behera aldaketa honen zergatia azalduz. Pertsona bakoitzak bere hizkuntzak gauzak idazteko, irakurtzeko eta ikusteko eskubidea baitu.
Tuentik gutxi gorabehera hiru urte eta zazpi miloi erabiltzaile, hau da Comscore izeneko kontsultariak. Sail honetako gidaritza izateko burrukatzen da Facebook i,zeneko beste sare sozial batekin. Azkenengo honen erritmoa nahiako potentea da, 500.000 erabiltzaile berri baititu 45 egunetan.
Kuriositate moduan Tuenti izan da abuztuan trafiko gehien izan duen webgunea.
Popeye marinela

2009/12/04
Gaur Durangoko azokako ateak zabaldu dira.
Azoka honen historia pixka bat jarriko dugu, baita ordutegiak eta informazio gehiago ere.
Beraz hastera goaz,
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen. Gerediaga Elkartea sortu berriak antolatu zuen lehen ekitaldietako bat izan zen. Helburua, frankismoaren diktadurapeko urte haietan, Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea. Helburu nagusia hori bazen ere, euskalgintzan jardunean zebiltzan sektoreen topalekua izatea ere lortu nahi zuten Gerediaga Elkartekoek.
Lehenengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Andra Mariko elizpean egin zen eta abenduan ezik, zemendiaren 1ean, Domu Santu egunez antolatu zen. Garai haietan Andra Mariko elizpean Durango eta inguruko baserritarren produktuen merkatua egiten zen larunbata goizetan. Inaugurazio ekitaldia larunbata izan zen eta azoka egunean ere merkatua egin zen. Merkatua amaituta, bizpahiru ordutan egin zen arratsalderako inaugurazio ekitaldirako muntaia guztia. 19 parte hartzaile izan zituen hasierako Azokak.
-Informazioa:
- Non: Durangoko Landako Erakustazoka
- Noiz: 2009ko abenduaren 4tik 8ra
- Ordutegia: 10:30-20:00
Durangoko liburu eta musika azoka mapa handiago batean ikusi
-Diskoa edo liburua sinatu nahi?
Sar zaitez: http://www.durangokoazoka.com/news/1259920424 ra-Durangoko Azoka - Agenda
Sar zaitez: http://www.durangokoazoka.com/agenda ra2009/12/03
Gaur euskararen eguna denez, honi buruzko informazio pixka bat
eta abestiren bat jarriko ditugu.

Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
Esandako ospakizuna ez da hutsetik abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna.
1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu. Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.
Euskararen Nazioarteko Egunerako Benito Lertxundiren abestia
Euskara giza ondarea da: komunikazio
eta batasunerako tresna.
Elkar ulertu eta giza helburu gorenera heltzeko beharrezko baliabidea.
Hizkuntzak leuntzen du animalia eta
gizon bilakatzen.
Berak bideratzen elkar laguntza giza
mailan gauzatzeko.
Zentzu horretan hedatzen da herri bakoitzaren beharretara.
Hizkuntza ispilu leiala da,
non kondairan zehar, herri baten
baldintza sozialak isladatzen diren.
Hizkuntzak jakinarazten dio belaunaldi bakoitzari oinarrizko kultura guztia.
Bere hizkuntzarekin hautsi duen herriak tradizioa du errausten eta arima epeltzen.
Hizkuntzak bere baitan, herri baten
mundua ulertzeko era gordetzen du, herritarrek hitzegiten dutenean.
Euskara, gure hizkuntza, giza ondarea da.
-Abestia:
http://www.euskomedia.org/MusicGaler/ene/benito.ram
-Bideoa ez dakit zergatik ezin dut igo, baina web-gune honetan jaitsi daiteke:
http://www.euskosare.org/ene/2006/index_html
2009/12/01
HIESAREN NAZIO ARTEKO EGUNA
eitb web orrialdeko berri hau jartzea pentsatu dugu.
Otsaila eta urria bitartean 24.000 pertsonak egin dute 'test azkarra' farmazietan, "19 positibo baino izan ez direlarik", Rafael Bengoak azaldu duenez. Gaur egun, heriotza-tasa oso txikia da.

Gaurko Nazioarteko Egunaren harira, Bengoak eta Daniel Zulaika Hiesaren Kontrolerako eta Prebentziorako Planaren koordinatzaileak gaitza horren aurkako kanpaina berria aurkeztu zuten atzo goizean.
Otsailetik, 'test arina' martxan jarri zutenetik, 24.000 lagunek egin dute Ihesaren froga farmazietan, Zulaikak baieztatu duenez. Horietatik 19k emaitza positiboa izan zuten. Europa mailan "interes handia" piztu du Euskadik eta Kataluniak 20 farmazia ezberdinetan martxan jarritako ekimenak, Zulaikaren hitzetan.
Kanpaina prebentzioan oinarritzen da, baita helduen artean hiesak izan ditzakeen arriskuari buruz informazioa ematean. Helduek hiesaren proba egin dezaten nahi du ekimenak. "Hiesa, askotan, gazteekin erlazionatzen dugu, baina, gaur egun, helduen artean transmititu egiten da", esan du Bengoak.
Egun, giza immunoeskasiaren birusak jotako kasuen herenak berandu antzematen dira, sistema immunitario oso kaltetuta dagoenean. "Pertsona horiek denbora luzez egon dira birusa dutela jakin gabe eta, ondorioz, prebentziorako neurriak hartu gabe", esan du Fernandezek.
Gaur egun, hiesa duen pertsonaren soslaia ez dago zertan drogarekin lotuta. Hain zuzen ere, 38 urteko pertsona bat da gaixoaren soslaia.
Kutsatuen artean, % 68 gizonezkoak dira eta % 32 emakumezkoak. % 48ak sexu harreman heterosexualak izan ostean hartu du gaitza; % 27ak sexu harreman homosexualak izan ostean; eta % 9ak xiringak konpartitzeagatik.
Kanpaina
Kanpainak herritarrak hiesaren azterketa egitera bultzatzea izango du helburu. Publizitate kanpainak bi asteko iraupena izango du eta inprimatutako euskarrietan nahiz autobus, tren eta metro geltokiak kartelez jantzita agertuko dira.
Nola ez, kartelak osasun zentroetan eta farmazietan ere egongo dira. Kanpainak 180.000 euroko kostea izango du.