2009/11/27

Euskara da munduko hizkuntza zailena

Kaixo!
Gaur orain dela gutxiko berri bati buruz hitz egingo dugu.
Berri hau ondorengoa da.

Euskara da munduko hizkuntza zailena, txinera, hungariarra, japoniarra edo errusiarraren gainetik, Britainia Handiko Gobernuak 23 herrialde ezberdinetako diplomatikoen artean egindako inkestaren arabera.
Leiophiles blog-ean inkestaren emaitzak argitaratu dituzte. Bertan, munduko hizkuntza sailenen zerrenda aurkeztu dute. Euskararen atzetik, hungariarra, txinera eta poloniera datoz.
Japoniera, errusiera, alemana, koreera, ingelesa eta swahilia ere zerrendan agertu dira. Britainia Handiko Kanpo Arazoetarako Ministroak iaz egindako txostenaren datuak dira.
Leiophiles blog ospetsuan hainbat iruzkin idatzi dituzte erabiltzaileek gai honen inguruan.


Aragazki hau jarri dugu euskeraz txikitatik dakigunok eskerrak eman behar ditugulako jende askorentzako euskera hizkuntza oso zaila delako eta guk orain dela askotik dakigulako.
Gainera argazkiaren leloa: "Esaidazu euskaraz da" eta horrek euskara sustatzeko eta ahal dugun guztietan hitz egitera bultzatzen gaitu.

Horrelako beste esaldi garrantzitsu bat ondorengoa da:

"Hizkuntza bat ez da galtzen
ez dakitenek ikasten ez dutelako,
dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik."

(Joxean Artze)

No hay comentarios:

Publicar un comentario