2009/11/09

BERLINGO HARRESIA


Kaixo,
gaur Berlingo Harresiari buruz hitz egingo dugu, nola eta zergatik eraiki zen eta aurten zer ospatu dugun.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Berlin Aliatu garaileek kontrolatutako lau sektoreetan banatu zen; Sobietar Batasunaren Armada Gorria, Estatu Batuak, Britania Handia eta Frantzia. Sobietar zatia zen nabarmen handiena eta hiriko ekialdeko zati osoa hartzen zuen bere gain.

Hasieran, Berlineko biztanleak aske mugi zaitezkeen lau sektoreen artean, baina Gerra Hotza hastean, mugimenduak mugatu ziren; bi Alemanien arteko muga 1952an itxi zen eta hau dela eta, Berlineko mendebaldeko zatia oso erakargarri egin zen AEDko biztanleentzat. 2,5 milioi alemaniar pasatu ziren ekialdetik mendebaldera 1949 eta 1961 artean.

1961eko abuztuaren 13an AEDko gobernuak hiru mendebaldeko sektoreak inguratuko lituzkeen harresi baten eraikuntza bururatu zitzaien. Aurrena arantzadun alanbre bat jarri zuten, baina berehala benetako harresi bat altxatu zen.


AEDko gobernuak "faxisten kontra babesteko harresi" bat zela esan zuten, mendebaldearen erasoak saiesteko helburua zuena. Berlineko alkate Willy Brandtek esan zuen arabera, Mendebaldeko Berlin "AEDren saihetseko arantza" zen, bere nazioaren bihotzean zegoen estatu atzerritar baten enklabe bat baitzen. Varsoviako ituneko gainentzeko estatu kideek bi Alemanien arteko lehia garaiko bi itun militar handien arteko lehiarekin parekatu zuten. AEDko buruzagiek harresiaren helburuetako bat emigrazioa eta garun ihesa saihestea zela onartu zuten.
Harresiaren bizitzan zehar 5.000 ihesaldi zenbatu ziren Mendebaldeko Berlinera; 192 pertsona hil ziren tiroz zeharkatu nahi izatean eta beste 200 zaurituak izan ziren. Sahiakera arrakastatxuen artean, 1964ko urriaren 3, 4 eta 5, mendebaldeko berlindar batzuek zulatutako 145 metroko tuneletik ihes egin zuten 57 pertsona. Porrotik entzutesuena Peter Fechterrena izan zen. Bere lagun Helmut Kulbeikekin batera harresia zeharkatzen saiatu zen, baina tiroz zauritua izan zen eta odolustuta hil zen mendebaldeko komunikabideen aurrean 1962ko abuztuaren 17an.



1989ko abuztuaren 23an, Hungariak Austriarekiko mugan zituen debekuak altxa zituen eta irailean 13.000 ekialdeko alemaniarrek Hungariara emigratu zuten. 1989an AEDko gobernuaren aurkako manifestazioak hasi ziren. Azaroaren 9an gobernuak ekialdeko alemaniarrei bidaiatzeko debekuak arindu zituen. Gaizkiulertu baten ondoren, Günter Schabowskik debeku guztiak erretiratuak izan zirela esan zuen prentsaren aurrean eta ehunka pertsona harresira joan ziren segituan, non zaindariek ateak ireki zituzten igarobidea ahalbidetuz. Alemania hurrengo urtean batu zen eta AED ohia Europar Batasuneko kide izatera pasatu zen.

2009ko azaroak 7

Alemandar ikasleek margotutako domino izugarria jarri dute Berlingo Harresiaren luzeeran. Hauetariko askok "herri bera gara" moduko mezuak zituzten. 1000 domino inguru jarri ziren 1.5 kilometrotan zehar eta banan banan jausten joan ziren ikusleek txalokatzen zuten bitartean. Lehenengo pieza bultzatu zuena Lech Walesa presidente ohia izan zen honek garrantzi handia izan baitzuen komunismoarekin amaitzeko mugimenduan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario