2009/11/04

"Barrio Sesamo"ren urtebetetzea

Kaixoo!
Gaur interneten nabegatzen geundela ondorengo berri hau aurkitu dugu. Interesgarria eta jakiteko modukoa zela iruditu zaigu, horregatik hemen azpian jarri dugu.
Berri honek alaitasuna transmititzen digu, gainera haurtzaroan pasatzen genituen momentuak burura etortzea ahalbidetzen digu.




Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi... 'Barrio Sésamo"k 40 urte bete ditu


  • 1969ko azaroaren 10ean Sesame Street-en lehen saioa igorri zen.
  • Zenbait eztabaida eta ikerketaren emaitza izan zen.
  • Jim Henson panpinen egilea izan zen.
  • 37 denboraldi antenan eta 4.135 atal batzen ditu.






Tap, tap, tap, tap, tap. "Esto es cerca". Tap, tap, tap, tap, tap. "Esto es lejos"... delakoak oso ezagunak dira jende gehienaren artean. Barrio Sésamo belaunaldia da, orain 40 urte betetzen dituena.
Conde Dracorekin (Conde Contar Latinoamerikan) zenbatzen ikasi zuen belaunaldia da eta tunelak zeharkatzen zituen bolarekin abesti batek zenbakiak 1etik 12ra ritmikoki zenbatzen zituena.
Triquik benetan gailetak jaten edo botatzen bazituen galdetzen zuen belaunaldi bat.
Barrio Sesamoko kazetari berritsuena, Gustavo (René Latinoamerikan) izatearekin amesten zuena. Epi eta Blasen ahotsak imitatzen zituena.
Lehen esan dudan moduan, telesail famatu honek 40 urte betetzen ditu. Hobeto esanda azaroaren 10ean betetzen ditu, Sesame street-en lehen pasartea 1969ean igorri baitzen.

Gaur egun "Juega conmigo, Sésamo" izeneko formato berri batean, aro berrietara moldatua dagoena, estatu espainiarreko telebistan igortzen da.




Zuei momentu horiek gogoraraztea eta zuen gustokoa izatea espero dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario