2009/11/29

Lauaxeta saria Jon Kortazarrentzat

Kaixo denoi!

Badakigu laster Lauaxeta saria emango dela horregatik honi buruzko informazioa emango dizuegu.


Jon Kortazar idazlea eta literatura kritikariak jasoko du 2009ko Lauaxeta saria, euskararen normalizazioaren eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik. Bizkaiko Foru Aldundiak ematen du urte-urtero saria eta bosgarren edizioa izango da aurtengoa.Aurten Jose Luis Bilbao diputatu nagusiak emango datorren abenduaren 2an, Euskararen Egunaren ospakizunaren aurreko egunean.



Jon Kortazar Uriarte (Mundaka 1955) Euskal Literaturan katedraduna da EHUn. Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan irakasle lanetan ibili da mudakar idazlea, eta zenbait hedabidetarako egin ohi duen kolaborazio lanekin uztartzen du irakaskuntza jarduna.

2009/11/27

Euskara da munduko hizkuntza zailena

Kaixo!
Gaur orain dela gutxiko berri bati buruz hitz egingo dugu.
Berri hau ondorengoa da.

Euskara da munduko hizkuntza zailena, txinera, hungariarra, japoniarra edo errusiarraren gainetik, Britainia Handiko Gobernuak 23 herrialde ezberdinetako diplomatikoen artean egindako inkestaren arabera.
Leiophiles blog-ean inkestaren emaitzak argitaratu dituzte. Bertan, munduko hizkuntza sailenen zerrenda aurkeztu dute. Euskararen atzetik, hungariarra, txinera eta poloniera datoz.
Japoniera, errusiera, alemana, koreera, ingelesa eta swahilia ere zerrendan agertu dira. Britainia Handiko Kanpo Arazoetarako Ministroak iaz egindako txostenaren datuak dira.
Leiophiles blog ospetsuan hainbat iruzkin idatzi dituzte erabiltzaileek gai honen inguruan.


Aragazki hau jarri dugu euskeraz txikitatik dakigunok eskerrak eman behar ditugulako jende askorentzako euskera hizkuntza oso zaila delako eta guk orain dela askotik dakigulako.
Gainera argazkiaren leloa: "Esaidazu euskaraz da" eta horrek euskara sustatzeko eta ahal dugun guztietan hitz egitera bultzatzen gaitu.

Horrelako beste esaldi garrantzitsu bat ondorengoa da:

"Hizkuntza bat ez da galtzen
ez dakitenek ikasten ez dutelako,
dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik."

(Joxean Artze)

2009/11/24

Emakumeenganako indarkiaren kontrako eguna

Kaixo!

Biharko emakumeenganako indarkiaren kontrako egunari hitz egingo dugu. Beste batetik , "Beldur Barik" izeneko kanpainari buruz hitz egingo dugu eta bere Eutsi abestiaren bideoklipa jarriko dugu, zuek ikusi ahal izateko.

Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, Emakunde eta Eudel genero-indarkeriaren aurka zuzendutako kanpainari atxikitzen zaizkio, hurrengo azaroaren 25an, bihar.

Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzearen alorrean, dagoeneko hiru kanpaina egin ditu Eudelek.

"Beldur barik/sin miedo" lelopean duen kanpainak, aurtengo ekimena prebentzioa oinarrituko du eta bere helburu nagusia gazteriarengana heltzea da, baliabideak eskaintzeko indarkeria matxista prebenitzeko eta horren aurka jarduteko.

Kanpaina horrek, udal eta erakundeen artean Euskadiko populazioaren %75 biltzen dituenak, bideoklip bat egin du, gazteenek era horretako indarkeriaren aurka duten ekimena islatzeko.





JAR EZAZUE ZUEN BOROBIL MOREA ETXEKO, LANEKO EDO KLASEKO LEHIOAN (click egin deskargatzeko)



Beldur barik (Eutsi- Beldur Barik klipa)


2009/11/20

Umeen Nazioarteko eguna

Gaur, 2009ko azaroaren 20a umeen giza eskubideak gailendu zirela 20 urte ospatzen dira.
Egun hauetan Bilboko kaleetatik gai honi lotutako kartelak ikusi ahal izan dira.

Gaur adibidez Bilboko udaletzeko balkoiean kartel handi bat egon da esekita, unifec eta umeen giza eskubideei lotutakoa.

Leku hauetan egin dira eginkizunak:


Ver Actividades UNICEF 20N en un mapa más grande

2009/11/09

BERLINGO HARRESIA


Kaixo,
gaur Berlingo Harresiari buruz hitz egingo dugu, nola eta zergatik eraiki zen eta aurten zer ospatu dugun.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Berlin Aliatu garaileek kontrolatutako lau sektoreetan banatu zen; Sobietar Batasunaren Armada Gorria, Estatu Batuak, Britania Handia eta Frantzia. Sobietar zatia zen nabarmen handiena eta hiriko ekialdeko zati osoa hartzen zuen bere gain.

Hasieran, Berlineko biztanleak aske mugi zaitezkeen lau sektoreen artean, baina Gerra Hotza hastean, mugimenduak mugatu ziren; bi Alemanien arteko muga 1952an itxi zen eta hau dela eta, Berlineko mendebaldeko zatia oso erakargarri egin zen AEDko biztanleentzat. 2,5 milioi alemaniar pasatu ziren ekialdetik mendebaldera 1949 eta 1961 artean.

1961eko abuztuaren 13an AEDko gobernuak hiru mendebaldeko sektoreak inguratuko lituzkeen harresi baten eraikuntza bururatu zitzaien. Aurrena arantzadun alanbre bat jarri zuten, baina berehala benetako harresi bat altxatu zen.


AEDko gobernuak "faxisten kontra babesteko harresi" bat zela esan zuten, mendebaldearen erasoak saiesteko helburua zuena. Berlineko alkate Willy Brandtek esan zuen arabera, Mendebaldeko Berlin "AEDren saihetseko arantza" zen, bere nazioaren bihotzean zegoen estatu atzerritar baten enklabe bat baitzen. Varsoviako ituneko gainentzeko estatu kideek bi Alemanien arteko lehia garaiko bi itun militar handien arteko lehiarekin parekatu zuten. AEDko buruzagiek harresiaren helburuetako bat emigrazioa eta garun ihesa saihestea zela onartu zuten.
Harresiaren bizitzan zehar 5.000 ihesaldi zenbatu ziren Mendebaldeko Berlinera; 192 pertsona hil ziren tiroz zeharkatu nahi izatean eta beste 200 zaurituak izan ziren. Sahiakera arrakastatxuen artean, 1964ko urriaren 3, 4 eta 5, mendebaldeko berlindar batzuek zulatutako 145 metroko tuneletik ihes egin zuten 57 pertsona. Porrotik entzutesuena Peter Fechterrena izan zen. Bere lagun Helmut Kulbeikekin batera harresia zeharkatzen saiatu zen, baina tiroz zauritua izan zen eta odolustuta hil zen mendebaldeko komunikabideen aurrean 1962ko abuztuaren 17an.



1989ko abuztuaren 23an, Hungariak Austriarekiko mugan zituen debekuak altxa zituen eta irailean 13.000 ekialdeko alemaniarrek Hungariara emigratu zuten. 1989an AEDko gobernuaren aurkako manifestazioak hasi ziren. Azaroaren 9an gobernuak ekialdeko alemaniarrei bidaiatzeko debekuak arindu zituen. Gaizkiulertu baten ondoren, Günter Schabowskik debeku guztiak erretiratuak izan zirela esan zuen prentsaren aurrean eta ehunka pertsona harresira joan ziren segituan, non zaindariek ateak ireki zituzten igarobidea ahalbidetuz. Alemania hurrengo urtean batu zen eta AED ohia Europar Batasuneko kide izatera pasatu zen.

2009ko azaroak 7

Alemandar ikasleek margotutako domino izugarria jarri dute Berlingo Harresiaren luzeeran. Hauetariko askok "herri bera gara" moduko mezuak zituzten. 1000 domino inguru jarri ziren 1.5 kilometrotan zehar eta banan banan jausten joan ziren ikusleek txalokatzen zuten bitartean. Lehenengo pieza bultzatu zuena Lech Walesa presidente ohia izan zen honek garrantzi handia izan baitzuen komunismoarekin amaitzeko mugimenduan.




2009/11/04

"Barrio Sesamo"ren urtebetetzea

Kaixoo!
Gaur interneten nabegatzen geundela ondorengo berri hau aurkitu dugu. Interesgarria eta jakiteko modukoa zela iruditu zaigu, horregatik hemen azpian jarri dugu.
Berri honek alaitasuna transmititzen digu, gainera haurtzaroan pasatzen genituen momentuak burura etortzea ahalbidetzen digu.




Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi... 'Barrio Sésamo"k 40 urte bete ditu


  • 1969ko azaroaren 10ean Sesame Street-en lehen saioa igorri zen.
  • Zenbait eztabaida eta ikerketaren emaitza izan zen.
  • Jim Henson panpinen egilea izan zen.
  • 37 denboraldi antenan eta 4.135 atal batzen ditu.






Tap, tap, tap, tap, tap. "Esto es cerca". Tap, tap, tap, tap, tap. "Esto es lejos"... delakoak oso ezagunak dira jende gehienaren artean. Barrio Sésamo belaunaldia da, orain 40 urte betetzen dituena.
Conde Dracorekin (Conde Contar Latinoamerikan) zenbatzen ikasi zuen belaunaldia da eta tunelak zeharkatzen zituen bolarekin abesti batek zenbakiak 1etik 12ra ritmikoki zenbatzen zituena.
Triquik benetan gailetak jaten edo botatzen bazituen galdetzen zuen belaunaldi bat.
Barrio Sesamoko kazetari berritsuena, Gustavo (René Latinoamerikan) izatearekin amesten zuena. Epi eta Blasen ahotsak imitatzen zituena.
Lehen esan dudan moduan, telesail famatu honek 40 urte betetzen ditu. Hobeto esanda azaroaren 10ean betetzen ditu, Sesame street-en lehen pasartea 1969ean igorri baitzen.

Gaur egun "Juega conmigo, Sésamo" izeneko formato berri batean, aro berrietara moldatua dagoena, estatu espainiarreko telebistan igortzen da.




Zuei momentu horiek gogoraraztea eta zuen gustokoa izatea espero dugu!

2009/11/03

"Cantos de Ghana"


MUSIKA / CD eskuzabala


Víctor Manuel, Tontxu, Inma Serrano eta Caco Senantek CD honetan parte hartzen dute batik bat.
Lehen aldiz abeslari talde espainiar bat, batu egin da, Inma Serranoren gidaritzapean "Cantos de Ghana" izeneko abesti album eta dvd bat argitaratu dituzte SED (GKE)ren laguntzaz, Ghanan (Afrika) eskola bat eraikitzeko. Eskola Kasoan, Accrako hiritik ordu batera eraikiko da.

-Solidaridad, Educación, Desarrollo
(SED) garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, maristekin lotuta dagoena, bertan hezkuntza da instrumentu garrantzitsuena pobreziaren aurka lan egiteko Proiektu honetan parte hartu duten artistak guztiak hauek dira: Víctor Manuel, Tontxu, Caco Senante, Mai Meneses, Queco, Javier Álvarez y Tam Tam Go; proiektuko hau aurrera ateratzeko Saint Marcellin Champagnat, Kumasi (Ghanan) dagoen eskolako neska talde batek ere parte hartu du.

Guzti hau Inma Serrano Ghanara musika klase batzuk ematera joan zenean hasi zen. Saint Marcellin Champagnat eskolako neskek Cantos de Sirena izeneko Inmaren abestia abestu zioten afrikar erara.
Cantos de Ghana misioetan dagoen jendeari eta beraien bizitzaren zati bat beste batzuen bizitzak hobeagoak izaten saiatzen diren boluntarioei homenaldia da.

Horrelako gauzak dira gehien merezi dutenakk!