2009/10/30

Asteriz eta Obelixen urrezko ezteiak


2009ko urriaren 29an 50 urte bete dira Asteriz eta Obelixen komikia argitaratu zenetik.

Pilote aldizkarian agertu ziren lehenengo aldiz 1959an eta urte bat geroago "Asteriz el galo" albuma atera zuten. Paris ehun aldiz baino gehiagotan agertzen da beraien abenturetan eta Asterix eta Obelix harriturik geratzen ziren bertako trafikoa, kutsadura eta hiritarren penttsamendua ikusita. Hiri honetakoak ziren bi pertsonai hauen autoreak, André Uderzo eta René Goscinny.

Asterix oso txikia da, 1,20 metroko altuera du, eta aldiz sudur handia du. Ez dio beldurrik inori eta edozeinen aurka borrokatzen du. Erromatarrak dira bere etzai nagusiak. Obelix ordea oso potoloa da eta pixka bat leloa.

1977an Goscinny, abenturen idazlea, hil egin zen eta historiek zeukaten txispa galdu egin zen. Ordurarte 22 album argitaratuta zeuden, ehun hizkuntza baino gehiagotara itzulita eta 325 milioi ale salduta.

Oraindik baditugu gure artean bi pertsonai hauen komikiak eta seguru laster abentura berriak ekarriko dizkigutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario