Gure asmoa blog interesgarri bat egitea da eta horretarako hainbat gairi buruzko berriak kontatuko ditugu: kirolak, euskal literatura, bidaiak, musika, filmeak... honetaz aparte gure eguneroko bizitzan gertatzen zaizkigun gauzei buruz eta baita ditugun arazoei buruz hitz egingo dugu.
Gaur orain dela gutxi estreinatu den film bati buruz hitz egingo dugu, baita Kirmen Uribek jaso duen saria buruz.
Film-a ZORION PERFEKTUA deitzen da eta bertako protagonista Anne Igarteburu da.
Urriaren 2an estreinatu zen.
Film honen laburpena hurrengoa da:
Ainhoa hogeita hamabost bat urteko emakume piano-jole bat da. Egunkaria irakurtzen ari zela albiste batek jota utziko du eta ez da konturatuko auto bat datorkiola gainera. Istripuak eragindako koma-egoeratik irten eta gero, eskuetako bat larriki zuritua daukala ohartzen da emakumea. Abaildura erabatekoa du, eskuaren egoerak bere bizitza guztiko ilusioa zapuztuko baitio: piano- karreraren arrakasta.
Hainbat naufragio sentimentalen ondoren eta istripua izan baino hilabete batzuk lehenago, Ainhoak Imanol ezagutu zuen, guarda pribatu bat. Mutila neskaren hutsune existentziala betetzen hasi zen, nahiz formazioz eta lanbidez ez izan Ainhoaren maila sozialekoa.
Horren guztiaren paraleloan, hogei urte lehenagoko Ainhoa ikusiko dugu: institutuko ikasketak eta pianoko klaseak burutzen ari den nerabe normal bat.
Arratsalde batez, etxerako bidean doala, ETAren atentatu baten lekukoa izango da eta horrek bizitza osorako markatuko du.
TRAILERRA

BILBAO- NEW YORK- BILBAO
Kirmen Uribe idazle euskaldunak irabazi du 2009ko Espainiako Narratiba Saria. 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriagatik Kritikaren Narratiba saria eskuratu zuen 2008an kaleratutako liburu onena izan baita epaimahaiaren arabera. Gaztelaniaz zein Espainiako Estatuko beste hizkuntzetan idatzitako testuak saritzen dituzte. Bilbao-New York-Bilbao
euskeraz idatzita dago baina laster izango dugu eskuragarri gazteleraz.
Gure bloga zuen gustokoa izatea espero dugu!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario