2009/10/30

Asteriz eta Obelixen urrezko ezteiak


2009ko urriaren 29an 50 urte bete dira Asteriz eta Obelixen komikia argitaratu zenetik.

Pilote aldizkarian agertu ziren lehenengo aldiz 1959an eta urte bat geroago "Asteriz el galo" albuma atera zuten. Paris ehun aldiz baino gehiagotan agertzen da beraien abenturetan eta Asterix eta Obelix harriturik geratzen ziren bertako trafikoa, kutsadura eta hiritarren penttsamendua ikusita. Hiri honetakoak ziren bi pertsonai hauen autoreak, André Uderzo eta René Goscinny.

Asterix oso txikia da, 1,20 metroko altuera du, eta aldiz sudur handia du. Ez dio beldurrik inori eta edozeinen aurka borrokatzen du. Erromatarrak dira bere etzai nagusiak. Obelix ordea oso potoloa da eta pixka bat leloa.

1977an Goscinny, abenturen idazlea, hil egin zen eta historiek zeukaten txispa galdu egin zen. Ordurarte 22 album argitaratuta zeuden, ehun hizkuntza baino gehiagotara itzulita eta 325 milioi ale salduta.

Oraindik baditugu gure artean bi pertsonai hauen komikiak eta seguru laster abentura berriak ekarriko dizkigutela.

2009/10/29

2009Ko urriaren 29a

Kaixoo!!
Aste honetan bi gauzari buruz hitz egingo dugu.
Hasteko Hallowenen noiz eta nola sortu zen eta jai horretan zer egiten den kontantuko dugu, larubatean hallowen gaua baita.
Ondoren The Simpsons izeneko telesail famatuari beruz hitz egingo dugu, orain dela gutxi 20.urteurrena bete du eta.



HALLOWEN

Halloween edo sorginen gaua, batez ere Estatu Batuetan ospatzen da Urriaren 31n. Jai honek celta Samhain kulturatik eta kristauen santu guztien egunetik du jatorria. Jai egun hau orain dela mende askotatik ospatzen da. Batzuk helburu erllijioso bat duela uste dute. 1840ko gosetean Irlandensek Ipar Ameriketara transmititu zituzten jai honen bertsioak . Halloween hitza All Hallow´s Eve (Santu Guztien Bezpera) adierazpen ingelesaren eratorpen bat da. Herrialde anglosajoietan ospetzen da, gehien bat Kanada, Estatu Batu, Irlanda eta Erresuma Batuan. EE.UU.etako kulturak duen indarrari esker beste herrialde batzuetara hedatu da. Egun hau laranja eta beltz koloreekin erlazionatzen da gehin bat. Hallowen-eko jarduera ezagunenak truku eta tratuarenak dira, hauetaz gain mozorro festak, suak, etxe sorginduetara bisitak, txantxak, beldurrezko historioak eta beldurrezko pelikulak ere badaude.



.




THE SIMPSONEN 20.URTEURRENA


Bideo honetan telesaila hasi baino lehenegako sarrera berria agertzen da.
Simpson familiak 20 urte bete ditu telesail hau hasi zenetik. 1987ko apirilaren 19an Tracey Ullmanen showan hasi ziren baina laster familia hau telesail bateko protagonista bihurtu zen. Homer, Marge, Bart, Lisa eta Maggie dira Matt Groeningek sortutako familia honetako kideak. Horain milaka jarraitzaile dituzte mundu osoan zehar eta agian horregatik iraun dute hainbeste.
Marrazki hauek asko eraldatu dira hasi zirenetik. Horain, buru handiagoak dituzte eta Hommerrek ile gehiago. Denbora honetan zehar 330 kapitulu egin dituzte eta horaindik denbora luzerako dugula ematen du.

2009/10/20

LEHENENGO SARRERA!!

Kaixooo!!!
Gure asmoa blog interesgarri bat egitea da eta horretarako hainbat gairi buruzko berriak kontatuko ditugu: kirolak, euskal literatura, bidaiak, musika, filmeak... honetaz aparte gure eguneroko bizitzan gertatzen zaizkigun gauzei buruz eta baita ditugun arazoei buruz hitz egingo dugu.
Gaur orain dela gutxi estreinatu den film bati buruz hitz egingo dugu, baita Kirmen Uribek jaso duen saria buruz.


Film-a ZORION PERFEKTUA deitzen da eta bertako protagonista Anne Igarteburu da.
Urriaren 2an estreinatu zen.
Film honen laburpena hurrengoa da:

Ainhoa hogeita hamabost bat urteko emakume piano-jole bat da. Egunkaria irakurtzen ari zela albiste batek jota utziko du eta ez da konturatuko auto bat datorkiola gainera. Istripuak eragindako koma-egoeratik irten eta gero, eskuetako bat larriki zuritua daukala ohartzen da emakumea. Abaildura erabatekoa du, eskuaren egoerak bere bizitza guztiko ilusioa zapuztuko baitio: piano- karreraren arrakasta.

Hainbat naufragio sentimentalen ondoren eta istripua izan baino hilabete batzuk lehenago, Ainhoak Imanol ezagutu zuen, guarda pribatu bat. Mutila neskaren hutsune existentziala betetzen hasi zen, nahiz formazioz eta lanbidez ez izan Ainhoaren maila sozialekoa.

Horren guztiaren paraleloan, hogei urte lehenagoko Ainhoa ikusiko dugu: institutuko ikasketak eta pianoko klaseak burutzen ari den nerabe normal bat.

Arratsalde batez, etxerako bidean doala, ETAren atentatu baten lekukoa izango da eta horrek bizitza osorako markatuko du.


TRAILERRA








KIRMEN URIBE
BILBAO- NEW YORK- BILBAO

Kirmen Uribe idazle euskaldunak irabazi du 2009ko Espainiako Narratiba Saria. 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriagatik Kritikaren Narratiba saria eskuratu zuen 2008an kaleratutako liburu onena izan baita epaimahaiaren arabera. Gaztelaniaz zein Espainiako Estatuko beste hizkuntzetan idatzitako testuak saritzen dituzte. Bilbao-New York-Bilbao
euskeraz idatzita dago baina laster izango dugu eskuragarri gazteleraz.









Gure bloga zuen gustokoa izatea espero dugu!!!